30 mar 2012

KAIXO PROIEKTUKIDE!

Euskal Herriko Zurbaran Eskolako ikasle talde bat gara eta zuen laguntza behar dugu martxan jarritako proiektu bat gorpuzteko.

Gelan atzerrikoak diren ikaskide batzuk ditugu eta horien herrialdeekin harremantzea gustatuko litzaiguke haien errealitatea ezagutu eta ulertzeko, beraz, gure proiektua Txina, Errumania, Maroko ,Bolivia eta Euskal Herriko eskola desberdinek osatuko dute.

Gaur egun eskura ditugun baliabide teknologikoen bitartez harremanduko gara hauei ahalik eta erabilgarritasun handiena emanez.
Orain bai, guk proposatutako proiektua azaltzea gustatuko litzaiguke:

Proiektua dinamika desberdinez osatua izango da eta kurtso osoan zehar egitekoa izango da astean klaseko bi ordu dedikatuz. Jadanik zehaztuta ditugun dinamika horiek egunez egun Blog batean islatuko ditugu denok jakiteko gainontzekoek egiten dutena. Azken helburua, ikasitako guztiarekin e.book bat sortzea izango da, bertan, ikasitako guztia bildu ahalko dugu herrialde bakoitzeko kultura eta berezitasunak batuta.

Blogean eskola bakoitzak orrialde bat izango du eta bertan sortutako lan guztiak agertuko dira.

Hauek izango dira proiektua aurrera eramateko eskola bakoitzak eman beharko dituen pausuak eta egin beharreko dinamikak.

1.dinamika: AURKEZPENAK
Eskola bakoitzak bere aurkezpen fitxa igoko du. Aurkezpen horretan haiei buruzko informazio orokorra agertuko da.
Aurkezpenak blog-aren bitartez egin ostean skype konexio bat egingo da aurkezpen pertsonalagoak egiteko.

2.dinamika: AURREIRITZIAK
Ikasleen aurreiritziak lantzeko, eskola bakoitzak beraiei buruzko hiru galdera proposatuko ditu. Gainontzeko eskoletako ikasleek galdera horiek erantzun beharko dituzte eta horien gainean arituko dira.

Behin eskola guztiek gainontzeko galderak erantzunda dituztenean, erantzunak blogera igoko dira eta herrialde bakoitzak beraiek proposatutako galderak erantzungo dituzte gainontzekoek benetako erantzunak ikusi ditzaten.

3.dinamika: JOLASAK
Eskola bakoitzak jolas bat proposatuko du eta azalpen argi bat blogean agertuko da.
Eskola guztiek, besteek proposatutako jolasa praktikan jarri beharko dute eta ikasleek jolasten duten bitartean grabazioa egingo da.
Grabazio hori blogera igoko da eta balorazioak egingo dira gainontzekoek egindakoaren gainean.

4.dinamika: JATEKOAK
Eskola bakoitzak bere herriko jaki baten prestaketa aurkeztu beharko du. Errezeta aukeratu ostean, aurkezpena ipuin formatuan egingo da beraz, blogera ipuin bat igo beharko dute bertan errezeta azaltzen delarik.

Behin ipuin guztiak blogera igota daudenean eskola bakoitzak beste herrialdeetako jakiak prestatu beharko dituzte eta jaten dituzten bitartean grabatuko dira. Ondoren grabaketa horiek blogera igoko dira.

5.dinamika: KANTAK
Dinamika honetan, herrialde bakoitzeko kanta tipiko bat aukeratu beharko da. Talde bakoitzak bere kanta tipikoa aukeratu ostean haiek kantatzen grabatu beharko dira eta blogean, kantaren letra originala agertzeaz aparte, kanta, komuneko hizkuntzara itzuli beharko da denek ulertu dezagun.

6.dinamika: ANTZERKIA
Ikasle talde bakoitzak sortutako antzerki hauen bitartez, lekuan lekuko eguneroko bizitzako errutina bat islatuko da. Horrela, herrialde bakoitzeko ohiturak aztertu ahalko ditugu.
Talde bakoitzak bere herriko egunerokotasuna adierazteko antzerki bat planteatu eta antzeztu beharko dute. Antzezlana grabatu ostean lan guztiak blogean agertuko dira.

7.dinamika: ARTELANA
Mugarik gabeko lana izango da azkeneko hau. Talde bakoitzak, ikasitako guztiarekin harremanetan dagoen artelan bat sortu beharko du. Edozein lekutan eta edozein materialarekin egindako artelana izan daiteke. Hala ere, lana blogan ikusgai egon beharko da.

Behin dinamika guztiak beteta daudenean, bildutako informazio guztia e.book batean bilduko dugu. Horren ardura Euskal Herriko eskolako taldeak hartuko du (hala ere, eskola bakoitzak bere propioa egitea posible liteke).
Hau da gure taldearen izenean proposatzen dugun proiektua, hala ere, ideia berriak ongietorriak izango dira. Proiektuaren iraupena zehazteke dago baino ez daukagu inongo presarik izan ere, lehen aipatu bezala kurtso osoan zehar egitekoa da. Datak egunez-egun zehazten joango gara.

Besterik gabe, badakizue harremanetan jartzeko gure helbidea zein den beraz, zalantzarik izatekotan korreo bat bidaltzea besterik ez daukazue. Horretaz aparte, blogean foro atala duzue zuen zalantzak idazteko eta harremanetan jartzeko.

Mila esker eta ekin lanari!

Zurbaran eskolako ikasle eta tutoreak.

26 mar 2012

Gaur egun, gero eta ikasle aniztasun handiagoa dago. Hau dela eta, eskoletan zein familietan kultura ezberdinen garrantzia bai errespetua sustatu behar da.
Interkulturalitatea aurrera eramateko eta ezagutzeko modu baliagarri asko daude aberasgarriak diren heinean; eta hau, gure ikasleekin jorratu nahi dugu.